Ikasleentzako diru-laguntzak

Adi ikasleok!

Abian da 2017 ikasturtean HABEren diru-laguntzak eskatzeko prozesua.

Nork eskura ditzake HABEren dirulaguntzak?

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2016ko martxoaren 18tik 2017ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2016/2017 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana: 
    - HABEren mailei dagokienez, 2016. urteko bigarren ebaluazio garaian edo ohiko bigarren deialdian edo deialdi irekian, edo 2017. urteko lehen ebaluazio-garaian edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak. (ebaluazio garai hori 2017ko ekainaren 30ean bukatzen da. beraz, udako ikastaroetan egiaztatutakoek 2018ko deialdian jasoko dute laguntza).
    - 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…), 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.

INFORMAZIO GEHIAGO HABEREN WEBGUNEAN


Laguntzarik-edo behar izanez gero, deitu edo idatzi Maizpidera.