• Argitaratua: Larunbata, Uztaila 7, 2012 - 22:36

    Ekainaren 19an, Maizpidekook Oiartzungo Arditurrira joan ginen.Han meategia bisitatu eta herria ezagutu genuen. Iluntzean, Lazkaora itzuli ginen. Urtero egin ohi dugun ikasturte amaierako txangoa izan zen eta ikasle-irakasleak ez ezik, mintzalagunak ere gurekin izan ziren. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikusi argazkiak atala.

    Posted by: admin
  • Argitaratua: Larunbata, Uztaila 7, 2012 - 18:05

    Joan den ostegunerako beste talde bat iragarria genuen arren, ERDIZKA LAUETAN izan zen herriko plazan dantzak irakasten. Parte hartu zuten guztiek, MAIZPIDEKO ikasle, irakasle eta herritarrek, euskal dantzen oinarrizko pausu batzuk ikasi ahal izan zituzten.

    Posted by: Anonymous

Orriak