• Argitaratua: Osteguna, Abendua 24, 2015 - 10:13

    Hona ikastaroa doan egiteko baldintzak:

    • Azaroko bertso-saioan Unai Mendizabalek eta Maialen Akizuk deskribatu zituzten pertsonaiak zein diren asmatu behar dituzue.
    • Pertsonaiak asmatzeko inprimaki horretan bertan, doako ikastaroa nork egitea nahi duzuen adieraz dezakezue: zeuek edo zuen lagun batek (haren helbide elektronikoa eman behar duzue).
    • Beraz, parte hartzen duten pertsonen artean, boto gehien biltzen dituenak egingo dugu oraingoan ikastaroa doan.
    • Sari hau ezin zaio beste bati oparitu, saldu... 
    ZABALDU GURE BULETINA, ETA LORTU IKASTAROA DOAN EGITEKO BOTUAK.
     
    GURE BULETINA JASO NAHI BADUZU, HARPIDETU ZAITEZ. BIDALI MEZUA jmormazabal@maizpide.eus HELBIDERA, ETA EMAN ZURE HELBIDE ELEKTRONIKOA.
     
    Posted by: admin
  • Argitaratua: Ostirala, Azaroa 27, 2015 - 14:00
    INKESTAREN EMAITZA:

     

    Urrian argitaratu genuen Maizpideko berri 1 hartan, inkestatxo bat egin genuen. Gure barnetegian ibilitako ikasleen lan-egoera eta lortutako egiaztapenak zein ziren jakin nahi genuen. Hauek dituzu ondorioak:

     

    1.- TITULUA NAHI
    Gure euskaltegira datozen gehienak titulu baten atzetik dabiltza. Izan ere, inor bada titulurik nahi ez duenik, bat ere lortu ez duten %10 horietan aurkitu beharko dugu.
    Ikasleen %90ek lortu dute tituluren bat. Erdiek pasatxok, %46k, lortu dute bigarren maila, B2. Hurrengo multzoa C1 lortu dutenena da, laurdena eskas, %21. Hirugarrena, B1 lortu dutenena; eta laugarrena, C2 lortu dutenena.

     

    2.- EUSKARA IKASTEAK LAN-EGOERA HOBETZEN DU
    Egin genuen beste galdera lan-egoerari buruzkoa zen. Pozgarriak dira jasotako datuak: guk nahi genukeen neurrian egin ez badute ere, aldagai guztiek hoberako bidea hartu dute.

     

     
    LAN EGOERA
     
    Etorri zinenean
    Gaur egun
    Langabezian
    %35.71
    %28.57
    Lanean, aldi baterako hitzarmena
    %21.43
    %28.57
    Lanean, behin betiko hitzarmena
    %35.71
    %39.29
    Ikaslea
    %7.14
    %3.57
     
     
    • Daturik pozgarriena da, gure euskaltegian ikasitako jendearen artean langabeziak behera egin duela. Eta ez gutxi: % 35 izatetik % 28 izatera pasa dira eta. Oraindik ere asko dira langabeak gure publikoaren artean, baina badakigu egoera nola dagoen.
    • Behin behineko hitzarmena zutenen ehunekoak gora egin du, %21etik %28ra. Gora egin du, langabezian zeudenek honelako lan bat eskuratu dutelako.
    • Behin betiko hitzarmena zutenenak ere gora, %35etik %39ra. Behin behineko lana zutenetako askok lanean egonkortasuna lortu dute, behin betiko lana, alegia.
    Posted by: admin
  • Argitaratua: Osteguna, Urria 29, 2015 - 10:49

     

    Maizpiden harro gaude hainbeste jenderekin izan ditugun harremanez. Adibidetarako jarri dugun Oriol hemen ikastaroren bat egina da.

    Bai, egia da beti kanpotik etorritakoen biografiak eta gorabeherak kontatzen ditugula, baina buletin honetan hori ere konpondu nahi dugu. Guztiok animatu nahi zaituztegu zuen berri ematera, guztiok baituzue gainerakoentzat interesgarria den zerbait: izakera, janzkera, biografia, lana, ikasketak, ohiturak, zaletasunak...

    Orduan, hemen jarraian dituzuen galderak gida gisa hartuta (ez duzue hitzez hitz erantzun beharrik; beste era batera ere egin dezakezue zuen aurkezpena), word-eko fitxategi bat guri helarazteko eskatzen dizuegu. Harekin batera, zuen bizpahiru argazki ere bidal iezazkiguzue, eta bideoren batean agertzen bazarete, haren URLa ere pozik hartuko genuke.

    Animatu, beraz. Zu izan zaitezke datorren hileko buletinean agertuko den pertsona.

    GIDOIA:

    • Egiguzu zeure biografia:
    • Zerk ekarri zintuen Maizpidera?
    • Zein zaletasun dituzu gaur egun? Zaletasun horiek euskaraz praktikatzeko aukerarik ba al duzu?
    • Euskarak aterik ireki dizu edo lagundu dizu noizbait, nonbait?         

     Bidali wordeko fitxategia, argazkiak eta bideoaren URLa, baldin baduzu, helbide honetara:

    jmormazabal@maizpide.eus edo Maizpideko beste edozein helbide elektronikotara.

     

    Posted by: admin
  • Argitaratua: Osteguna, Urria 29, 2015 - 10:05

    Egiguzu zeure biografia:

    Oriol naiz, Kataluniakoa naiz, duela 8 urte Donostian bizi naiz. Musikako irakasle naiz (St.Patricion, Ordizia musika eskola eta Idiazabal Musika eskola ). Musikari naiz. Jo det talde esberdinekin Euskal herriko Triz3ps, Sortuko dira Besteak, Gozategi, Iker Lauroba, Charlie and the Colours, Amor de Tokyo, Izaro, Oso Fan eta beste batzuekin.

    La Garrigatik Donostiara etorri nintzenean, Musika ikasteko, Musikenen ikasi nuen.

    Euskal Herrian adividez  jendeak eta gehienbat  zuen ohiturak atentzioa asko deitu didate.

    Iparraldea asko gustatzen zait,  bi kulturen arteko ezberdintasunengatik, Frantziakoa eta Euskal Herrikoa.

    Zerk ekarri zintuen Maizpidera?

    Orain dela hiru urte euskera ikasten hasi nintzen. Nere inguruko jendea  esaten zidaten leku batean, euskara erakusten zutena, oso ondo pasatuko nuela, eta euskera hobetuko nuela.

    Ezperienzia oso polita izan zen

    Zein zaletasun dituzu gaur egun? Zaletasun hori euskaraz praktikatzeko aukerarik ba al duzu?

    Nire zaletazunak, ez dakit... Asko gustatzen zait  surfa, yoga, Kontzertura joatea.

    Zorte ona daukat,  Bateria klase ematen ari naiz, Idiazabalean eta Ordizian, eta hor umeei euskeraz hitzegiten diet.

    Nire inguruko kuadrilla euskalduna dira, eta ia ia poliki poliki haiekin euskeraz hitzegiten dut. Pazientzia handia daukate nirekin.

    Euskarak aterik ireki dizu edo lagundu dizu noizbait, nonbait?         

    Bai, noski. Euskerak ireki dit pilla bat ate. Hizkunza bikania da. Sentitzen dut, ezin dut ikasten gehiago. Euskaltegi batera  joaten ari naiz, astero hiru aldiz.

    Jendea baloratzen du kanpoko euskeraz hitzegitea, baina momentuz nire euskerako maila, bajuagoa da, ezin du hitzegin ondo Mallabiako jendea, Orioko edo Zarautzekoak, eta adividez lagun bat daukat Azpeitiakoa da ez diot ulertzen ondo.

    Posted by: admin
  • Argitaratua: Asteartea, Urria 27, 2015 - 16:59

     

     

    Astelehenean hasten da azaroko ikastaroa; 2015 urteko azken aurrekoa.

    10 talde izango ditugu ikastaro honetan: A1 (1. urratsa) mailatik hasi eta C1 (12. urratsa artekoak). Beti bezala, eskola orduak 6 izango dira egunero, eta euskara ikasten aritzeko orduak 24. 

    Betiko aukerak esku-eskura dituzte ikasleek: familia euskaldunak, mintzalagunak, bertso-afaria, Gerriko Kultur Elkarteak antolatutako elikaduraren inguruko zikloa, ibilaldiak, tertuliak...

    Eta aurtengo azaroan berritasun bat aurkeztu dugu: nork bere prestakuntza fisikoa planifikatzeko aukera. Ikus ondoko berria. 

    Posted by: admin
  • Argitaratua: Osteguna, Urria 22, 2015 - 17:36

    Gaur izan da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko areto nagusian Prestatu Behobia Maizpiden Kemenekin prentsaurrekoa.

    Prentsaurrekoan mahaiko izan dira Jesus Mari Zamora Realeko jokalari ohia, Xabier Euskitze ETBko aurkezlea eta orain Donostia 2016 egitasmoaren komunikazio alorrean diharduena, Etor Mendia KEMEN kirol osasun zerbitzuaren kudeatzailea eta Jon Urdangarin Maizpide euskaltegi barnetegiko zuzendaria.

    Giro ederrean osatu dute prentsaurrekoa. Hasieran, Jonek eta Etorrek elkarrekin abiarazi duten egitasmoaren nondik norakoak azaldu dituzte. Ondoren, Zamorak eta Euskitzek, egitasmoaren deialdiarekin bat egiteko arrazoiak eman dituzte. Zamoraren arrazoiak, euskara etxetik jaso ez izanak sortzen dion ezinegona gainditu nahi lukeela eta kirola eta euskara batu izanak, gainera, ilusio bereziz ekarri dutela prentsaurrekora. Euskitzek euskara jakiteak norbera osatzen ez ezik gizartea osatzen zenbat laguntzen duen azpimarratu du. KEMEN kirol osasun zerbitzuko Etorren gonbitari erantzunez etorri da prentsaurrekora, eta harekin harremanetan nola hasi zen anekdota ere kontatu digu bere ohiko dotoreziaz.

    Ziria ere ez da falta izan prentsaurrekoan. Bateko, Maizpideko zuzendariak Realeko jokalari ohiari botatako erronka; besteko, Euskitzek ere apustua noren alde egin aholkua... 

    Prentsaurrekoan hartutako bideoan duzue ikusgai hori guztia.

    Posted by: admin
  • Argitaratua: Ostirala, Urria 16, 2015 - 11:15

    Kirolzaletasuna handitzen ari da gure artean. Barneratua dugu geure burua zaintzeko ezinbestekoa dela gorputza zaintzea.

    Maizpiden urrats bat aurrera egin nahi dugu prestakuntza fisikoan. Herrian dugu KEMEN kirol osasun zerbitzua, Etor Mendiak zuzendua. Besteak beste, Asegarceko pilotarien entrenatzailea da bera. Orduan, Maizpidera euskara ikastera datorrenak KEMENek gidatuta prestakuntza fisikorako plan pertsonalizatua garatu ahal izango du.

    Beraz, Behobia prestatzen ari bazara, hartarakoxe prestatzen lagunduko dizugu Maizpiden. Prestatzen ari zaren oposizioetan kirol-probak badituzu, haiexek prestatzen lagunduko dizugu.

    Izan ere, 

    MAIZPIDEN EZ DA EUSKARA BAKARRIK IKASTEN

    MAIZPIDEN EZ DA EUSKARA IKASI BAKARRIK EGITEN

    EUSKARA BIZI EGITEN DA.

    Posted by: admin
  • Argitaratua: Larunbata, Abendua 1, 2012 - 22:02
    Posted by: admin
  • Argitaratua: Ostirala, Urria 26, 2012 - 19:21

    Komunean zeudela ba al dakizue zer gertatu zitzaien Iñaki Apalategiri eta Aitor Sarriegiri?

    Ikusi, ikusi bideoa... (saioko bertso gehiago entzun nahi izanez gero, jarri harremantan gurekin)

    Posted by: admin
  • Argitaratua: Larunbata, Iraila 22, 2012 - 11:42

    Hiromi Yosida japoniarrak eta Axen Eskalada aktoreak ekarri digute Rakugoa Maizpidera. Hiromik idatzia da testua. Rakugoa japoniar ipuin tradizionala da: pertsona bakar bat oholtzan eseri (japoniarrak eseri ohi ziren bezala eseri ere, aulkirik gabe, lurrean, aztalen gainean), eta berak egiten ditu narrazioa eta hainbat pertsonaiaren rolak ere. Trebetasun handiz iragaten zen rol batetik bestera Axen Eskalada aktorea, eta ikus-entzule guztiok txundituta utzi gintuen.

    Posted by: admin

Orriak