Harremanetarako 943 889 231
WhatsApp 688 655 779
lazkao@maizpide.eus
Elosegi, 40, bis, 20210 LAZKAO
Jarraitu
Zergatik etorri barnetegira?
Euskalduntze-prozesua azkartzeko modurik onena hizkuntzan murgiltzea da. Zer hobea horretarako barnetegia baino? Barnetegia da leku egokiena euskara ikasten ari zarela, zure hizkuntza-jardun berriak sendotu eta horietan sakontzeko. Denbora laburrean, aurrerapauso nabarmenak emango dituzu euskara zeureganatzeko eta ziurtatzeko bidean.
MAIZPIDE barnetegian euskara ikasi ez ezik, euskaraz biziko zara; gure hizkuntza modu naturalean ikasteko bermea dugu, eta horren adibide dira hemendik igarotako hainbat eta hainbat ikasle eta euskaldundutako hiztunak.
Informazio gehiagorako klik hemen