Harremanetarako 943 889 231
WhatsApp 688 655 779
lazkao@maizpide.eus
Elosegi, 40, bis, 20210 LAZKAO
Jarraitu
Beste ikastaro batzuk
Enpresen euskalduntzea
Goierri inguruan lan-mundura euskara zabaldu beharra ez da oraingo kezka. Urte asko dira lantegi batzuk langileentzako euskara-ikastaroak eskaintzen hasi zirela. Orduan bezala, gaur ere hainbat lantegitan euskara-klaseak ematen jarraitzen dugu MAIZPIDEkook., eta euskara sustatzeko enpresa-planetan ere jarduten dugu.
Sakontze ikastaroak
Kalitatea hain garrantzitsu bihurtu den honetan, hizkuntza-txukuntasunarekiko, zuzentasunarekiko eta jatortasunarekiko konpromisoa hartzen ari da jende asko. Horretarako ere, hizkuntza-kalitatea hobetzeko, laguntza bikaina eskaintzen du MAIZPIDEk Berariaz antolatutako sakontze-ikastaroak antolatzen ditugu, baita, beharrezkoa izanez gero, unean uneko kontsultei erantzun ere...
Xede berezietako taldeak
- Azterketak prestatzeko berariaz antolatutako ikastaroak, taldean nahiz bakarka: Osakidetza, IVAP, IRALE, eta abar.
- Etorkinak (AISA ikastaroak)
- Jubilatuak
- Gurasoentzako ikastaroak