4. maila

Azken urteotan gora egin du euskara-maila hobetu nahi dutenen kopuruak. Maizpide aitzindaria izan zen 4. maila eskaitzen, HABEk antolatu zuen esperientzia pilotuan parte hartu zuen, eta, geroztik, urtez urte eskaini ditu ikastaroak; lehenengo, aurrez aurre, eta, gero, baita online ere.

4. maila (C2) aurrez aurre

150 orduko aurrez aurreko ikastaroa. 5 ikastordu astean, astearte eta osteguneta (beharren arabera beste egun batzuetan ere izan liteke). Ikastaroan zehar ikasleak proiektu bat burutu beharko du, eta horretarako 15 orduko tutoretza pertsonalizatua izango du.

4. maila (C2) online

160 orduko ikastaroa. Ikasleak 140 ordu egingo ditu online eta 5 orduko lau aurrez aurreko izango ditu: ikastaro hasieran eta hiruhileko bakoitzaren bukaeran. Horietaz gain, proiektua aurrera eraman ahal izateko, 15 orduko tutoretza pertsonalizatua izango du.