Harremanetarako 943 889 231
WhatsApp 688 655 779
lazkao@maizpide.eus
Elosegi, 40, bis, 20210 LAZKAO
Jarraitu
Euskarara heldu
Helduentzako euskara ikastaroa
Helduei zuzendutako ikastaro honetan euskara eta euskal kultura izango dituzu programazioaren ardatza, Goierrira egokituta. Metodologia komunikatiboa bidelagun, zure gaitasun komunikatiboa landuko duzu, eta Goierri ezagutuko duzu.
Zure nahi eta beharretara egokitutako ikastaroa da hau, zure mailatik abiatutakoa, zure erritmora egokitua eta zure intereseko gaietan oinarritua.
Ikastaroaren ezaugarriak
- Lan mundutik erretiratuta dauden gizon-emakumeentzat.
- 10-12 laguneko taldea.
- 4 asteko egonaldiak, pentsio osoan, barnetegian.
- Astelehenetik ostiralera, egunean 6 eskola-ordu.
- Eskolez gain, irtenaldi didaktikoak Goierriko museo, interpretazio zentro, baserri eta enpresetara.
- Euskaraz komunikatzeko gauza den jendearentza. (B1, B2 mailakoak)
Egutegia eta prezioak
Hila | Data | Prezioa: klaseak + pentsio osoa |
Martxoa (18 egun) | 2020/03/02-27 | 545 € |
Apirila (13 egun) | 2020/03/30-2020/04/24 | 393 € |
Matrikulazioa
Mailaketa proba internetez http://sarreraproba.maizpide.com/
Matrikulatzeko:
- Web orrian matrikula orria bete behar duzu eta ondoren zurekin jarriko gara harremanetan.
- Ikastaroa hasterako egin behar da diru-sarrera Maizpideren kontu korrontean, kontzeptuan zure izen-abizenak jarrita.
Kutxabank: ES74 2095 5049 69 1062933758
Laboral Kutxa: ES78 3035 0088 58 0880026213
- Nortasun agiriaren edo pasaportearen fotokopia eta zure argazki bat Maizpidera ekarri.
- Ikastaroa hasterako baja emanez gero, dirua itzuli egingo dizugu. Behin ikastaroa hasita, ez da dirurik itzuliko.