Ikaslearen sormena

Ikaslearen sormena lantzeko ikastaro eta ekitaldiak ere antolatzen ditugu; izan ere, ikasleak jasotzeko eta ikasteko gaitasunaz gaiz, emateko eta sortzeko gaitasuna ere badu. Horrek lotura zuzena du ikasten ari dena, ekintza bidez, besteei erakustearekin.

Ikas-prozesuan ezinbesteko pausua dugu, hizkuntza finkatzen joan dadin eta ikaslearen jarduna egoki gara dadin.

Honako hauek dira ikaslearen sormena lantzera bideratutako ekintzak: sukaldaritza ikastaroak, antzerkia, musika tailerrak, ikuskizunak prestatzea, ipuin kontaketak, eskulanak …