Mintzalaguna

Maizpideko ikasleak Lazkaoko euskaldun zaharrekin harremanetan jarri eta mintzapraktika egiten dute.

Mintzalaguna, astean behin, Lazkaoko euskaldun zahar bat eta Maizpideko 2 ikasle elkartzean datza. Jardun honen helburua euskara modu naturalean eta jatorrean praktikatzea da. Hizkuntzaz gain, giza harremanak landu eta elkarreragin horretatik areagotu nahi da ikasleen ahoz komunikatzeko trebetasuna; espresa moldeetan eta jariotasunean eragiteko.

Kultur ekintzak bitarteko, Maizpideko ikasleek eta Lazkaoko euskaldun zahar nahiz berriek elkar ezagutzeko aukera dute. Eta ezaupide horretan, une goxo eta politak partekatzen dituzte.

Hona Mintzalagun egitasmoaren barruan egiten ditugun hainbat ekintza: Formatu txikiko kantaldiak; antzerkiak; diapositiba-emanaldiak; hitzaldiak; literatur tailerrak; solasaldiak; bertsolaritzaren inguruko ekintzak; haurrentzako jolasak; txangoak; kantu- nahiz bertso-afariak; “Irakurri, gozatu eta oparitu”, irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina; laburmetraiak eta film-proiekzioak.