Irteera didaktikoak

Euskararen ikaskuntzan atal osagarria dira irteera didaktikoak. Hizkuntza modu ezin praktikoagoan azaltzen da, eta, aldi berean, hizkuntzak foku izateari uzten dio, beste zerbaiterako bitarteko bihurtzen baita.

Ikasleak entzumen bizian jartzen du arreta, eta, bide batez, Lazkaok eta Goierrik eskaintzen duten kultur ondare aberatsa ezagutzeko aukera baliatzen du.

Horretaz gain, ikaskideen arteko harreman-dinamikan ere eragiten da, eta, pedagogiaren aldetik, aukera ona da komunikazioari duen garrantzia emateko.