Kultur ekintzak

Euskara eta euskal kultura ezagutu eta bertan sakontzeko, urte osoan zehar hainbat kultur ekintza antolatzen ditugu Maizpiden, baita Lazkaon ere.

Kultur agendari dagokionez, hilero izaten ditugu bertso-afariak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, antzerkiak edo bestelako ikuskizunak. Astean zehar, euskarazko film-emanaldiak eta ikastaroan zeharreko lehiaketak ere antolatzen ditugu.