Harremanetarako 943 889 231
WhatsApp 688 655 779
lazkao@maizpide.eus
Elosegi, 40, bis, 20210 LAZKAO
Jarraitu
Maizpide Etxea
etxean bezala
Hizkuntzan eta kulturan barneratu eta murgiltzea da ikasteko biderik erraz eta eraginkorrena. Horixe ahalbidetzen du Maizpidek: euskaraz bizitzea.
1988an sortu zen Maizpide; euskara ikasi, euskal kultura ezagutu eta horretan sakondu nahi duenari ikastaro trinkoak eskaintzea du zeregin. Maizpide etxeak bertara etorritako lagunei aukera ematen die euskara ikasteko, , giro atseginean, eta euskara-mailan hobekuntza nabarmena egiteko moduan jartzen ditu.
Euskaraz bizi dadin, ikasleak eroso egon behar du barnetegian; horretara bideratuta daude, hain zuzen, Maizpideko azpiegiturak ere: euskaraz gustura eta eroso ikasi. Hiru pisuko eraikina da Maizpide. Lehenengoan zerbitzu orokorrak daude: jangela, liburutegia, telebista-gela,
ordenagailu-gela…
Bigarrenean, ikasgelak, hizkuntza laborategia eta zinema.
Hirugarrenean, berriz, logelak.