PRENTSAURREKOA: ZAMORA, EUSKITZE, ETOR ETA JON

Gaur izan da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko areto nagusian Prestatu Behobia Maizpiden Kemenekin prentsaurrekoa.

Prentsaurrekoan mahaiko izan dira Jesus Mari Zamora Realeko jokalari ohia, Xabier Euskitze ETBko aurkezlea eta orain Donostia 2016 egitasmoaren komunikazio alorrean diharduena, Etor Mendia KEMEN kirol osasun zerbitzuaren kudeatzailea eta Jon Urdangarin Maizpide euskaltegi barnetegiko zuzendaria.

Giro ederrean osatu dute prentsaurrekoa. Hasieran, Jonek eta Etorrek elkarrekin abiarazi duten egitasmoaren nondik norakoak azaldu dituzte. Ondoren, Zamorak eta Euskitzek, egitasmoaren deialdiarekin bat egiteko arrazoiak eman dituzte. Zamoraren arrazoiak, euskara etxetik jaso ez izanak sortzen dion ezinegona gainditu nahi lukeela eta kirola eta euskara batu izanak, gainera, ilusio bereziz ekarri dutela prentsaurrekora. Euskitzek euskara jakiteak norbera osatzen ez ezik gizartea osatzen zenbat laguntzen duen azpimarratu du. KEMEN kirol osasun zerbitzuko Etorren gonbitari erantzunez etorri da prentsaurrekora, eta harekin harremanetan nola hasi zen anekdota ere kontatu digu bere ohiko dotoreziaz.

Ziria ere ez da falta izan prentsaurrekoan. Bateko, Maizpideko zuzendariak Realeko jokalari ohiari botatako erronka; besteko, Euskitzek ere apustua noren alde egin aholkua... 

Prentsaurrekoan hartutako bideoan duzue ikusgai hori guztia.

Gehitu iruzkin berria

(If you're a human, don't change the following field)
Your first name.
CAPTCHA
This question is for testing whether you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
7 + 4 =
Solve this simple math problem and enter the result. E.g. for 1+3, enter 4.